Smart cities España - Dinycon Sistemas

Zer dira?

 “EZ ZAITEZ ATZEAN GERATU ETA BATU ZAITEZ SMART CITY-ra”

Geroz eta hiri gehiago dira hiria adimentsuagoa bihurtuko duten soluzioak garatzen dituztenak. Dinykonek Smart Cities en España-ko zenbait proiektuetan parte hartu du, hiriaren kudeaketa hobetzen duen proiektuak proposatuz eta hiriarentzako onuragarriak diren jarduerak inplementatuaz, beti ere teknologia berrienak erabiliaz. Hori baita Dinyconen helburua: hiriak hobeto kudeatuak, efizienteagoak eta erosoagoak izatea eta modu honetara hiritarraren esperientzia atseginagoa izatea.

Zer eskaintzen dugu Smart Cities en España proiektuaren garapenerako? Dinyconenmugikortasunerako soluzioak garatzen ditugu, bai pertsona, bai ibilgailuentzako. Mugikortasuna da hiri adimentsuen arlo garrantzitsuenetako bat, mugikortasun egoki batek hiriaren erosotasuna hobetzen du, pertsonak eta ibilgailuak arinago baitabiltza.

Pertsonen mugikortasunerako zenbait soluzio eskaintzen ditugu: barrualdeko zein kanpoaldeko pertsonen kontaketa , pertsonen tracking-a  eta espazio publikoen edukiera kontrola.

Ibilgailuen mugikortasunerako ere soluzioak eskaintzen ditugu. Aparkalekuei dagokienez, hiriko aparkalekuek dituzten plaza libreak erakusten duten aparkaleku panelak eskaintzen ditugu. Trafikoari dagokionez, ibilgailuen kontaketa eta sailkapena eskaintzen dugu, eta baita hauen batezbesteko abiadura eta jatorri-helmuga matrizea.

Gure negozio lerroen barruan, zure hiriaren kudeaketa hobetzen laguntzeko prest gaude.

Smart Cities en Españarako Teknologia

Aparkamenduen kudeaketarako proiektuetan gara nabarmenduak, modu desberdinetako proiektuak eskaintzen ditugularik horien artean mugikortasun urriko pertsonentzako soluzio partikularrak.

DinyPark-ciudad sistemaren bidez aparkaleku publiko zein kaleetako aparkamendua errazten dugu, mugikortasuna arinduaz eta kutsadura atmosferikoa gutxituaz.

Denbora errealean aparkaleku publiko bakoitzean dauden espazio libreak erakusten duen sistema instalatzen dugu. Informazio hau informazio panel, internet edo APP-en bidez erakusten da. Smartphone baten bidez erabiltzaileak plaza libreak bila ditzake eta baita erreserba egin.