DINYCON: APUSTU ZIURRA

URTEETAN ZEHAR HARTUTAKO ESPERIENTZI SENDOA ETA BERRIKUNTZA BILA BIDERATUTAKO ERAKUNDEA

Kontrol ingenieritzan adituak gara, ta esperientzia handia dugu kontaketa sistemen instalakuntzan, bai pertsonena , baita ere automobilena bada ere. Gure filosofia hiru ideietan oinarritzen da enpresa jaio zenetik 2001. urtean: sormena, berrikuntza eta kalitatean alegia. Gure bezeroen arazoak entzuten ditugu eta beraien beharretara egokitzen dugu produktu bakoitza. Dinycon-en bezeroekin konpromezua edukitzea garrantzitsua dela uste dugu. Bezeroaren nahia betetzea axola zaigu, honek bere baliabideak ahal duen hobeen erabili ahal izateko. Horregatik ondorengo zerbitzua eskaintzen dugu: Kasu bakoitza aztertu egiten dugu, aholkuak emanez kasu bakoitzean behar izanez gero. Gero hornikuntza eta instalazioarekin jarraitzen dugu, produktua martxan jarriz, saldu osteko zerbitzua eta mantenua ere emanez.

HELBURUA

Dinycon-en helburu nagusia pertsonen eta autoen mugikortasuna optimizatzea da, inguruko garapen integrala sustatuz eta ingurumena hobetzen. Eraikinentzako eta herrientzako sistema teknologiko berritzaileak eskaintzen dituen enpresetatik lehena izan nahi dugu, bai informazioan baita ere komunikazioan “Smart city” kontzeptua azken helburu bezala izanik.

HAZTEN JAKITEAREN GARRANTZIA

Mundu globalizatu honetan oso garrantzitsua da jendea ondoan edukitzea, talde lana eginez. Horregatik, Dinycon Sistemas-ek hurrengo klusterretan parte hartzea erabaki zuen:

Euskal Herriko Teknologi elektronikoen klusterra. Euskal Herriko Informazio Klusterra

Euskal Herriko garraio erakundeen Klusterra, Euskal Herriko logistika Klusterra

Donostiako erakundeen Klusterra energia berritzaileena eta eraginkortasunaren arloan lan egiten dutenena.

Image