Pertsonak zenbatzeko sistema behar den lekuan, DinyCont-en laguntza izan dezakegu. Berdin da pertsonentzako tokia kontrolatzeko bada edo sarrera/irteeretako estatistikak lortzeko bada. Zerbitzu hau erakunde publiko eta pribatuei eskaini diegu arrakasta handiarekin. Gure mugikortasunaren inguruko esperientziari eta gure izaera berritzaileari esker, tokian tokiko soluzio bat garatu dugu. Honela, bezero bakoitzak behar dituen ezaugarri eta zerbitzuak lortu ahal ditu gure teknologia edo sistema honekin.

Pertsonen zenbatze sistema automatikoa ezaugarri moldagarriekin.

Gure pertsonen zenbatze sistema automatikoa oso fidagarria eta ziurra da, %95-eko zehaztasunarekin. Gainera, denbora errealean lortu daitezke datuak eta edozein dispositibotik datu horiek aztertu. Horrez gain, gure ekipamendua finkoa edota mugikorra izan daiteke, edozein motatako zerbitzuetan moldatzeko. DinyCont-ek lortzen dituen estatistikak edozein motatako erabilpena izan dezakete edo erakunde desberdinentzako izan, batez ere denbora errealean erabiltzen diren aplikazioetarako edo ikerketa luzeetarako.

Galde iezaguzu edo kontsultatu zer beste soluzio ditugun (Smart cities –ena bereziki). Bezeroen eskariak asetzeko diseinuak egiten ditugu ere. Horretan badugu esperientzia. Adibidez, bizikletak zenbatzeko sistema bat garatu dugu Donostia erdigunerako eta soluzio arrakastatsua izan da. Dinycon-en gaitasuna konponbideak eskaintzeko bere monitorizazioari eta pertsonen fluxuaren optimizazioari esker lortzen da, eta hau itxoiteko dauden ilaretako gestio sisteman ikus daiteke.