Dinycon - DinyPARK

DinyPARK, ibilgailuentzako mugikortasun soluzioa da, azpiegituren (aparkaleku eta bide publikoak) gestiotik eratorria.

Aparkaleku alorrean, erabiltzaileei toki libreak aurkitzen laguntzen diegu, informazio taula eta mugikorreko aplikazioen bitartez. Behin aparkalekuan, gida sistema baten bitartez, erabiltzaileak aparkaleku librea aurkitzen du erraztasunez.

Sistemak, internet eta Smartphone bitartez erreserba eta gestio kontzeptu berri bat barneratzen du, erabiltzaileari balio erantsizko zerbitzua emanez. Tresna honek, bezeroak gehitzea eta hauen leialtasuna dakar, aparkalekuaren ustiapen emaitzak hobetuz. ).

DinyPARK. Aparkaleku baterako soluzioa.

dinypark donostiSoluzioak:

  • I2-park. Gida toki libreetara.

Ezaugarriak

  • Tokien egoerarako haririk gabeko sentsoreak
  • Banakako tokien antzemate eta seinaleztapena.
  • Informazio taulen bitartez toki libreetara gidapena.
  • Tokien erreserba eta lagapena.
  • Datuen ikusaraztea denbora errealean. (Internet, Smartphones)
  • Sistema moldagarria.

Abantailak eta prestazioak

  • Errentagarritasun handitzea.
  • Ustiapen gastuen aurreztapena.
  • Irudiaren hobekuntza.
  • Bezeroen erakarpena eta leialtasuna
  • Previsión de las plazas libres
  • Toki libreen aurreikuspena
  • Dinypark HIRIBURUA: Hiriburuetako aparkalekuen toki libreen informazioa.

Aparkalekuko toki libreen eta aparkaleku mugatuko guneen datuak zentralizatuta, toki libreen informazioa ikusi dezakegu informazio taulen bitartez eta web zein Smartphne bitartez kontsultatu.

  • DinyPark TRAFIKOA:Ibilgailuen edukiera eta sailkapena. Jatorri-norako matrizea.

Soluzio honek, trafiko inguruko datu estadistikoak izateko aukera ematen digu. Adibidez, ibilgailuen kontaketa eta sailkapena, batez besteko abiadura sekzioka eta ibilgailuen fluxuak. Azpieguturen kudeatzaileari aukera ematen dio trafiko eskaerara egokitzera. Datuak momentu errealean zentralizatu eta monitorizatu daitezke.

  • DinyPARK-PMR: Mugikortasun urriko pertsonentzako tokien erreserba eta kokapena.

Mugikortasun murriztuko pertsonen kolektiboari, DinyPARK-PMR tresnak aparkatzea erraztuko dio. Mugikorreko aplikazioaren bitartez, toki libreen ubikazioa ikusi ahal izan dute, egoera (libre/okupatuta) eta helmugan tokia erreserbatzeko aukera izango dute. Honela aparkalekua izatea ziurtatzen dute, helmugan ziurgabetasuna izan gabe.